Gurean

Gurean dauden merkatari eta ostalari txikiak plazan jarri nahi ditugu. Galdakaon, eskualdean eta, zergatik ez, Euskal Herri osoan, ikusarazi. Ikusarazita sustatu, herritarrekiko harreman zuzenean jarrita, bultzatu.

Hartarako gunea duzu honakoa; bertatik bertako erakuslehio birtuala. Birtuala baina bertokoa. Sarean dabilena baina gurea saretzen duena. Herrian dugun eskaintza modu erraz eta argian biltzen duena, bezeroak gure dendari eta ostalariengana hatzamar kolpe soil batez hurbiltzen dituena.

Ongi etorri gurera, gozatu Gurean.

Gurean kontsumitzearen garrantzia


1

Gurean erosteak elkar babesa eta elkar zaintza dakar. Komunitate izaera indartu eta herria sendotzen du berton bertokoa kontsumitzeak.

2

Gurean erosteak ekonomia eta udalerri jasangarriagoa eraikitzen du.

3

Bizia dakar Gurean erosteak; herri bizigarri, gertuko, seguru eta gizatiarragoa lortzen laguntzen du.

4

Ahoz aldarrikatzen den hori praktikan jartzea da Gurean erostea: konpromisoa.